viernes, 27 de noviembre de 2009

Ilusioz beteriko asteburua

Badira hilabete batzuk ardura politikoak bultzatuta, hainbat eta hainbat abertzalek aukera politiko berri bat gizarteratzeko hautua egin genuela. Martxoko hauteskundeen ondorenean Gipuzkoako EAren barne barnetik jaio zen Suspertu hausnarketa prozesua. Prozesu hartatik ateratako ondorioei EAko zuzendaritzak eskeinitako arreta eskasak, ehundaka militanteri alderdi berri bat eratzeko beharra piztu zizkion. Alkarbideren sorrera zen. Eusko Alkartasunaren indar elektoral, politiko eta sozialaren gainbehera ikusita, askok geldi ez egoteko aukera hartu genuen Alkarbide plataforma sortuz. Ekaina zen.



Hilabete batzuk pasa dira, eta Alkarbideren hazi horretatik Hamaikabat sortu da. Asteburu honetan, proiektu berri-zahar honen jaiotza ofizialean pate hartzeko aukera izan dugu Hamaikabat zaleok. H1!-en Eratze Biltzarra ospatu da Donostiako Kursaalean.



Ilusioz beteriko proiektua. Proiektu berria eta zaharra aldi berean. Berria, euskal abertzaletasunak behar duen ikuspegi kritiko batetik sortzen delako. Eta zaharra, esperientzia politiko-instituzional sendo eta eratu batetik jaiotzen delako Hamaikabat.



Askori, batez ere EAko hainbati nolabaiteko ezinegona sortu die Hamaikabaten sorrerak. Are gehiago, azken egunetan Biltzarra itsusitzearen aldeko apostua egin dute. Ez al zioten bada, EAko kantzerra ginela Hamaikabatera joan garenak? Kontent beharko lukete.

Proiektu honen berritasunik nagusiena, nire aburuz, bere urteko esperientzia da. Alegia, berriak gara, ez nobatoak. Eneko Oregi, Patxi Ormazabal, Leire Ereño, Ana Bereziartua, Iñaki Alkiza, Inaxio Oliveri eta beste hainbat abertzale historiko gure eratze biltzarrean parte hartu izanak, asko dio gure proiektuari buruz.

Ez gatoz espazio berriak deskubritzera. Eusko Alkartasunak azken hilabeteotan utzitako espazioa betetzera gatoz. Sekula utzi behar ez lukeen espazioa. Gauzak aldatzera gatoz, betiko baloreei helduta.

Hamaikabat Aurrera!