jueves, 15 de mayo de 2008

ZENBAT DIRA DEGOENEKO?

Atzo beste behin esnatu ginen herri honek bizi duen tragedia ulergaitzaren beste adibide batekin. ETA-k Goardia Zibil bat –eskerrak bakarra izan zen, izan ere, gaueko ordu horietan kualerteleko hormen artean, umeak, emakumeak eta agureak ere izango ziren, noski- erahil zuen. 2006ko abenduaren 30an su etena amaitutzat eman zuenetik, seigarren hilotza. T-4an Diego Armando Estacio eta Carlos Alonso Palate izan ziren. Handik urtebete ingurura Capbretonen, Raul Centeno eta Francisco Trapero tirokatuta. Aurtengo martxoaren 7an Isaías Carrasco sozialista erahiltzen du ETA-k. Eta atzo, Juan Manuel Piñuel Goardia Zibilari kendu zioten bizitza.

Beste behin, Euskal gizartea akats larri batean erortzeko zorian dago. Urtetan zehar, atentatuen balorazio politiko bat egin dugu balorazio etiko batez gain. Orain, aurrera pausu bat eman beharko genuke. Etika, politikaren gainetik jarriz, balorazio politikoekin kontuz ibili. Patxi Zabaletak esaten duenean, erahilketa honek, oinarrian Ezker Iraultzaileari egiten diola kalterik gehien, nik diot, batik bat bere emazte eta seme alabei egiten diela kalte. Beste batzuk diotenean, erahilketak euskal nazioaren erakintzu oztopatzen duela, nik diot hori bigarren mailako kaltea dela. Izan ere, pertsona ororen bizitzak egon behar baitu edozein proiektu politikoren gain. Honekin ez dut esan nahi PP-PSOEK dioten bezala, ETA-k armak uzten ez dituen bitartean ezin daitekeenik beste ezeri buruz jardun. Nik diot, lehentasunak argi eta garbi markatu behar direla. Eta lehentasuna, orain, lagun, aita, seme edo senar bat lapurtu dioten jende horrekin egotea dela. Inongo utzipen ideologikorik egin gabe, bere hiltzaileen aurrean jarrera gogor eta tinko bat mantenduz. Azalduz, behingoagatik, hiltzaileekin ez dugula ez biderik ez jomugarik partekatzen. Arazo etiko bat da.

ETA-k jakin behar du euskal gizartea kontra duela. Baino ez ETA-k bakarrik. HB-EH-Batasuna-EHAK-ANV-k ere, jakin behar du, demokraziaren izenean ahalik eta toki gehienetatik kanporatzeko saiakerak egingo direla, atzokoa bezalako atentatuen aurrean ezikusiarena egite jarraitzen duten bitartean. Hondarribiko Ezker Iraultzaileak, dagoeneko, azaldu du erahilketa honen kontrako jarrera. Bere garaian, Derioko EAE-k ere egin zuen. Hortaz, ez da –edo agian bai- Ezker Iraultzailearen printzipio kontu bat. Baizik eta ausardia kuestio bat.

Garai hauetan Ezker Iraultzaileari ausardia eskatzea, pareta baten aurka burukadak jotzea bezalakoa den honetan, nik ez dut gehiegirik espero. Baina euskal gizarteari beste kolpe bat gehiago eman diote eta barkaezina da. Zenbat dira dagoeneko?

3 comentarios:

Almagro dijo...

eres un grande terry. gogor etsaiari!

Iban Ugarte dijo...

Antza, Hondarribiako Ezker Iraultzaileak ez du atentatua gaitzetsi. Prentsan horrela azaldu zen eta horrela azaltzen da.

Beste akats bat gehiago

Anónimo dijo...

Pues si, ya es hora de que se den cuenta que la sociedad no está con esta gente que no tiene ni cabeza ni corazón. Con toda esta masacre demuestran, una vez más, que lejos de poder considerarlos personas se parecen más a los animales, que actúan segun su instinto natural. (inteligencia ~ 0, entre otras). NO señores, éste no es el camino correcto para llevar sus propuestas políticas al público y renovar la sociedad.